
Zer gara?
Hazi etxe, Gipuzkoan, Goierriko mendi batzuetan kokatzen den baxerri bat da. Elkar lanaren bitartez, aurrera eramaten ari garen proiektu berri bat. Gu gizakiak, animali, landare bai inguratzen gaituzten elementu guztiak kontuan hartu eta errespetatzen dituzten jarduera ezberdinak garatu, praktikan jarri eta ikastaro edo eta aktibidade desberdinen bitartez, hauek, munduari eta inguruko jendeari eskeintzen dizkion proiektu bat da. Bizitzaren eskola holistiko bat dela esan dezakegu.
Elkartearen lehenengo helburuetako bat, poliki, poliki, bizi jasangarriago, osasuntxu bai maitagarriago baten eredu bihurtzea da. Baita ere, naturarekin eta arte munduarekin lotuta dauden hainbat jarduerari garapena ematen jarraitu eta ikastaro desberdinak eskeintzen ditu Hazi Etxek. Permakultura, nekazaritza birsortzaile desberdin edo ta guztien harremana eta bizi kalitatea hobetzen lagunduko diguten jarduera dezberdinak. Zirkoaren mundua den bezela.
Gure elikagaiak nekazaritza birsortzaileen bitartez, lurrak bai urak edo ta inguratzen gaituzten elementuen balioa kontuan edukiz, funtsezko behar guztiak, denon eskuetan egotea da guretzat ametsik handienetakoa. Horretarako Elkar lana oso garrantzitua dela iruditzen zaigu eta hau aurrera eramateko bizikidetza polit bat edukitzea. Hemen sortzen zaigu, urteen bitartez ikasi ditugun jarduera desberdinak zabaltzeko nahia.
Guztion bizitza kolorez betetzeko nahiarekin bizi garen pertsonatxo zoragarri batzuk gara.
Hau da Hazi Etxe
Ongi etorri mundu berri bat sortzera!
Historioa
Hazi etxe Zirko eta Natura Elkartea, egunen batean, bakardadean edo galduta sentitu garen gaur egungo gazte batzuetatik sortzen da. Sei lagun edo familia kidek osatzen dugu elkartea. Momentu eta bizi prozesu desberdinetan, «parkean» edota «altueratan» ezagutu giñen. Jolastu eta naturaz inguratuta egoteko nahiak batu gintuela esan dezakegu. Oreka edo eta zirko mundua izan da, benetan jolasteak zer importantzia duen gogorarazi eta familia bihurtu gaituena.
Mundu honetan haziak landatzeko genituen gogoak ikusi ondoren, ideiak eta indarrak elkartuz, eskuak lanean jarri eta Hazi Etxe Zirko eta Natura elkartea sortzen da.
Urteak pasa dira ezagutu ginela eta mendietako amildegietan, elkar lanaren bitartez ,oreka soka ikusgarriak, entrenamendu, jolas, zirku, eskalada, yoga, musika, dantza, topaketak, ikasketa eta bidai osasuntxu askoren ondoren, hemen gaude gaur. Euskal Herriko mendi eder batzuetaz inguraturik. Garin izeneko auzoan. Baxerri erraldoi bat eta lur pila bat ditugu gure eskutan. Gizarte bai mundu honetan, haziak landatzeko genituen ametsak, poliki poliki betetzen ari direla dirudi.
Naiz eta batzuetan momentu delikatuak pasa ditugun, gaur egun jolasten jarraitzen dugula esan dezakegu. Familia kide, lagun, ezagun edo ezezagun. Animali, landare edo eta gure etxea den ama lurrari, merezi duen maitasun eta errespetua emateko bidean gaudela ere. Bizitza jasangarri eta maitagarriago bat lortzeko bidean
Oraindik lan asko dugu aurretik eta egunero zerbait berria ikasten dugun bitartean, esan dezakegu, permakultura eta nekazaritza regeneratibo ezberdinetatik habiatuz, baratz eder eta baso jangarri bat martxan dugula. Baserri barruan aukera asko emango dizkigun toki bat ere. Naiz eta gutxi falta, oraindik ere egokitzen ari gara. Bio eraikuntza, zirko, dantza, musika, baratz, baso, lurraren regenerazio eta beste hainbat aktibidade ezberdinekin erlazionatutako ikastaro, topaketa edota udaleku eskeini ahal izango ditugun experimentazio gune bat izango da hau.
Gaur egun, urteetan zehar, bai bizitzan, zirkoa eta soka askearekin izan ditugun esperientziak bildu ondoren, proyektua aurrera eramaten jarraitzeko eta gizartean gaur egun hain beharrezkoa den alaitasun eta argitxoa gerturatzeko, Euskal Herriko herrietan, taller, ikastaro eta ikuskizun ezberdinak eskaintzen ditugu. Askotariko proposamenak izanik.
Hazi etxe gure bizitzaren parte bihurtu denetik, bizitzeko bide jasangarri, alai eta maitagarriago batean murgiltzen ari gara. Emaitz polit eta aberasgarriak sortuz.
ZERGATIK eta NOLA?
Umeak ginela, jolastu eta jolasten ikasten genuela oroitu gara. Nerabezaroa irixten zen bitartean; parrandak, ikasketak, lehiakortasunean oinarritutako kirol ezberdinak, elkarrekin jolasteko gogoak gutxitu eta azkenean ere, gehienok jolasteari eta alai egoteari utzi diogu. Horrekin bat, naturarekin harremana galtzen ari garela ere antzemanez.
Gizakiok, gure buruarekiko bai gure artean ditugun erlazioak behatu ondoren, (bereiztasun erraldoiak, bakardade sentsazioak, gorrotoak komunikazio era desegokiak…) bai gure etxea (lurra) nola zaintzen dugun ikustean, (gehiegizko kontsumoa, animali, itxaso,ur, eta lurren ustiaketa intentsiboak…) nola ez ba; guztiok «mundua aldatzeko ametsa eduki genuen noizbait.
Horrek, gaur egun,naturari bai gizarteari egiten dion kaltea ikusi ondoren, gure bizitzeko moduak aldatzea beharrezkoa dela pentsatzen dugu. Guztiok, bizi alai, maitagarri eta jasangarriago bat eduki dezagun.
Horretarako, lanketa pertsonaletik habiatuz, gure burua, besteena, bai jaten ematen digun lurra, zaintzen eta ikasten ibili gara azken urte hauetan.
Gure inguruko lur emankorrak babestu, birsortzen jarraitu eta era jasangarri batean gure elikagai osasuntxuak sortzen: Honetarako, permakultura metodoak, nekazaritza ekologiko birsortzaileetaz eta nola ez ba, bizitza osoan baratza eduki duten gure bizi lagunen eta gure arbasoen aintzinako jakintasunetaz ikasten eta elikatzen dugu gure esperientzia.
Gure buruak, kontzientziak bai gure arteko erlazioak garatu eta obetzen ditugu: Honetarako osasunean jartzen dugu fokua. Osasun fisiko, mental eta espiritualean. Hau da, hitz eta sentimen zirkuluak, asanblea maitagarriak, dantza, musika, janari eta elikatzeko era kontzienteak, yoga eta beste hainbat arte eta disziplina ere jartzen ditugu praktikan. Gure punturik indartsuenetako bat Zirkoa izanik.
Orain espazio berri hau dugunetik, ikasi duguna praktikan jarri, partekatu eta partekatzen ikasten jarraitu ahal izateko, espazio berriak sortzen ari gara. Gizarte honetan orrelako espazio gehiago beharrezkoak direla pentsatzen dugulako.
